Nor garen

 

LOREA ILLARRAMENDI UNANUE

Psikopedagogian Lizentziatua, Haur Hezkuntzako Irakaslea

Proiektuak Lehen Hezkuntzatik (hirugarren zikloa) Haur Hezkuntzara egokitu ditu, Super-Miniproiektu berriak sortuz. Orain, Mindfulness (Arreta eta konzentrazioa lantzeko)  teknika berriak lortzeko CD praktikoa sortzen ari da, guztia gure hizkuntzan: Euskaraz.

 

 

MAITENA ILLARRAMENDI UNANUE

Atzerriko Hizkuntzako Irakaslea Lehen Hezkuntzan, Bi Munduren sortzailea.

2009an hasi zen material pedagogiko berritzailea sortzen eta ikasleekin martxan jartzen. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan (10-12 urteko haurrak) egiten du lan eta Atzerriko Hizkuntzen irakaskuntza Arte Hezkuntzarekin konbinatzea gustatzen zaio. Gaur egun Erkidegoko Eskola Publikoetan murgilduta dago eta Bi Mundu bertatik abiatzea oso garrantzitsua dela deritzo: Hezkuntza Publikoa etengabe zaindu, berritu, indartu eta aberastu egin behar dugulako.

More info at: www.xamaitena.com

UXUE ILLARRAMENDI UNANUE

Entzumena eta Mintzairan Espezializatua, Haur Hezkuntzako Irakaslea
Lorearekin batera, Bi Mundu proiektuak Haur Hezkuntzako bigarren ziklora egokitu ditu. Hezkuntza Publikoan 13 urte daramazki lanean, tutore izanik eta baita entzumen edo mintzairarekin arazoak dituzten haurrei lagunduz. Urte guzti hauetako esperientziak erakutsi dio, lehentasuna umearen barruko ongizateak eta kideekin dituen harreman afektiboek dutela.

 

ITSASO ILLARRAMENDI UNANUE

Psikopedagogian Lizentziatua, Haur Hezkuntzako eta Pedagogia Terapeutikoan Irakaslea.

Gaur egun, beste gauzen artean, Musikoterapia-ko Masterra burutzen ari da Gasteizen. Terapia desberdinetan formakuntza dauka: Rebirthing, Konstelazio Familiarra, Reiki-a eta Rekonexioa. Bere iritziz, ezinbestekoa da musika, mugimendua eta espresiobide ezberdinak Hezkuntzan integratzea. Itsasok, besteak beste, Bi Mundu-ko "body-percusion" tallerrak burutzen ditu.

 

 

IVANOVA AGUILAR

Loteria Performing Arts Taldearen Sortzaile eta Zuzendaria, New Yorken bizi den dantzari profesionala. Mexikoko Hiriko Arte Ederretako Institutu Nazionalean eta Dantza Klasikoaren Eskola Nazionalean Graduatua.

New Yorkeko Fondo Nacional para la Cultura y las Artes F.O.N.C.A.-ren bekaduna da. Ivanova, Joffrey Ensemble Dancers taldeko dantzari nagusia izan da baita beste Estatu Batuetako taldeetan ere eta Gala eta Festibal Internazional ezberdinetan parte hartu du. Ivarekin Mugimenduaren bitarteko Hezkuntza txertatuko dugu Bi Mundu proiektuan, Gorputz Adierazpena, mogimendua etabar umeekin landuz: DANTZATERAPIA. Eta hau gure Munduko Txoko Musikalen Super-Mini-Proiektuan txertatuko dugu. Informazio gehiago HEMEN: www.loteriaperformingarts.com

 

JOSE MANUEL MANCISIDOR - BUDY

"Tengo Parálisis Cerebral. Pero no estoy enfermo" liburuaren egilea da Budy. Nahiz eta sekulako muga fisikoak izan, ezagutu eta zoriontasuna transmititzen du, humoretsu, bihotz-zabal, jolastia, bizitza gozatzeko gogotsu.

Gure umeek, apurka-apurka, bere liburua ingelesera itzultzen ari dira. Liburu hau enpatia garatzeko ezin hobea da: Besteen azalean jarriz eta bere bizipenak kontatuz, barkamena eskatzeko eta barkatzeko gaitasuna erakusten du Budy-k,  era berean esker onekoa izanik. Bere bidai eta mila abenturekin, bizitza sakonki bizi du. 6. mailako ikasleak gogotsu ari dira lanean, laguntzeko ilusioz beterik. Jaso eta eman egiten ari dira era berean, eta batez ere eskuzabaltasuna eta egundoko bihotz erraldoia dutela demostratzen digute.

 

TELMO IRURETA

Atzerriko Hizkuntzako Magisteritza egin ondoren, Pedagogian ere Lizentziatua. Gaur egun, Antzerki Talde baten partaide dugu, TAE (Arte Eszenikoen Tailerra).

 

Budyren liburuaren itzulpengintzan umeekin elkarlanean dabil Telmo. Bestalde, Antzerki Terapia umeekin aplikatzea oso ona omen da harremanak lantzeko, lotsa gainditzeko etab. Alor horretan ere, Telmoren aholkuak eta azalpenak ongi-etorriak izango dira. Ikusentzunezko artea eta bideogintza oso gogoko ditu baita ere. Hona hemen Telmok egindako bideo bat:

www.youtube.com/watch?v=zrpUAX2dHNA

 

MARIAN PANIAGUA

Erizaintzan Diplomatua, gaur egun Yoga instruktorea Costa Rican, Pazifiko kostaldeko herritxoetan. Bere Yoga saioak umeei eta helduei zuzenduak dira, eta azkenaldian, bizkar-hezurreko arazoak dituzten talde espezializatu bat sortu du, postura egokia lortzeko eta minak pairatzeko.

 

Gure Yoga instruktorea izango da Marian. Material, bideo, eta aholku anitz bidali dizkigu eta nahiz eta Costa Rican bizi, etengabeko kontaktua dugu berarekin. Gure tailerretan, berak proposatutako saioak txertatuko ditugu. Gero guk gure esperientzien berri eman, eta berak ere taldetxo bat sortuko du, guk egiten dugun guztia bere herrialdean esperimentatuz. Bi Mundu Costa Rica!!

 

 

TXARLI SEDANO

1990etik kamera-operadorea da.

 

Txarlik eremu audiobisualean parte-hartuko du. Beste gauzen artean, bideo grabaketen arduraduna izango da ("bi mundu"-ko tallerren grabaketa eta edizioa...). Laster, metraje laburreko film baten errealizazioan arituko da Maitena, Telmo eta Budyrekin batera.

 

 

 

 

 

IRENE ILLARRAMENDI

ANA MURUA

XABIER TELLERIA

AITOR

LEIRE ROJO